EZKONTZAK

Itxas Argia Dantza Taldeko dantzariok zuen egun bereziei ukitu desberdina emateko irrikitan gaude. Normalean ezkontzetan dantzatzen badugu ere, bestelako ospakizunetan ere parte hartu dugu: urteurrenak, jaunartzeak, inaugurazioak, etab.

Hemen dituzue gure eskaintzarik ohikoenak:

  • Aurreskua: Mutil batek dantzatzen du.
  • Agurra: Neska batek dantzatzen du.
  • Aurreskua eta agurra: Neska batek eta mutil batek dantzatzen dute.
  • Bikote bat: Agurra eta jota eta arin-arin dantzatzen dute.
  • Bikote bi: Aurreskua, agintariena (ikurrin-dantza) eta jota eta arin-arin dantzatzen dute.
  • Lau bikote: Aurreskua, agintariena (ikurrin-dantza), arku-dantza eta jota eta arin-arin dantzatzen dute.

*Aukera guztien barne dago txistularia.

**Bikoteen aukeretan, posible da arkuak eta ezpatak eramatea dantzariek zein gonbidatuek ezkonberriei paseilloa egiteko.

Neurrira egindako dantzaldiak ere egiten ditugu. Zerbait berezia nahi izatekotan, kontatuiguzue!

Gurekin harremanetan jartzeko web orrialde honetako “KONTAKTUA” atala bisitatu.

 

Ezkontza batentzako neurrira egindako dantzaldia (2016)