HISTORIA

50eko hamarkadaren erdialdean, Getxoko gazte talde batek elkarte bat sortzeko beharra ikusi zuen, gure udalerriaren barruan euskal kultura sustatzearen helburuarekin. Konpromiso honi tinko eutsiz, hasi ziren haien ideiak inguruko tabernetan ezagutzera ematen eta honi guztiari forma legala nola eman pentsatzen. Izan ere, garai hartan oso ugariak ziren gainditu beharreko zailtasunak, besteak beste, “Autoridad Gubernativa” delakoa.

Horrenbestez, erabaki zuten ideiarik bideragarriena mendiari lotutako talde bat sortzea zela eta, azkenean, proposamena bilera informatibo batean ezagutzera eman zuten, Andra Mariko Eskoletan. Bilera hartako aktak honela dio:

Guecho, 27 de Noviembre de 1958

Reunión de Fundación:

El día de la fecha se celebró en los locales de las Escuelas de Santa Mª a las 12 1/2 de la mañana una reunión con el objeto de formar un Grupo Alpino.

La convocatoria fue hecha por un grupo de jóvenes llenos de ilusión por conseguir un grupo análogo a los ya existentes en otras localidades.

Fue Damián Ayo el que comenzó hablando del objeto de la reunión y cedió la palabra a Julián Villelabeitia.

Éste hizo un resumen de las actividades que podía realizar un grupo constituido de Guecho, relató las que realizan otros análogos y animó a los asistentes a asociarse para iniciar el camino.

La idea fue bien acogida por los asistentes y a continuación se sometió a votación la constitución de la Primera Junta Directiva.

A continuación el presidente nombrado anuncio una nueva reunión donde se sometería a probación el Reglamento del Grupo y el nombramiento de los vocales, para las secciones que constituirían el Grupo.

Egun hartan, 1958ko azaroaren 27an gure Elkartea jaio zen.

Geroago, urte bereko abenduaren 14an, bilera bat deitu zuten eta hirurogeita hamar lagun hurbildu ziren. Tomás Aldamak taldearen helburuak laburki azaldu zituen eta, era berean, azpimarratu zuen konpromiso pertsonalaren eta norberaren inplikazioaren garrantzia, horretan oinarrituko baitzen Itxas Argiaren arrakasta. Estatutuak irakurri eta onartu ostean, Elkartea atal desberdinetan banatu zuten eta bokalak izendatu zituzten:

  • Kultura: Jon Sarria
  • Dantza: Felix Yurrebaso
  • Antzerkia: Iker Zabala
  • Koroa: Pedro María Garay y Martin Royo
  • Txangoak: Jose María Mendia
  • Kirolak: Jose Iturregi y Ramon Mota
  • Liburutegia: Pedro María Ibarra y Mariano de Miguel Uriarte
  • Emakumezkoak: Milagros Zalbidea

Azkenik, hurrengo hilabeteetan burutu beharreko proiektu bat onartu zuten, ekintzak antolatzea eta finantzazioa bilatzea oinarri zuena (gaur egun akzio-plan bezala ezagutu genezakeena).

1959ko otsailaren 22an, bilera berri bat ospatu eta Genaro Serranok aurkeztutako proposamena aukeratu zuten Elkartearen irudi gisa, “Getxoko Itxas Argia” lelopean. Era berean, erabaki zuten ezkutuak oihalean bordatzea bazkide guztiek ekitaldi guztietan soinean eraman zezaten.

Elkarteak lokal desberdinak okupatu zituen Andra Mariko Eskoletan, Nekazal Kooperatiban edota Iturribide kalean. Halaber, taldearen hazkundearen eta euskal kulturaren errotzearen ondorioz, 1964ean ofizialki jaio zen dantzen atala edo Itxas Argia Dantza Taldea, lehenengo emanaldia hurrengo urtean eskainiz.

Elkartearen lehenengo erreferentzia legala 1970reko azaroaren 16ko da. Orduan aurkeztu zitzaizkion estatutuak Gobernazioaren Ministerioari  “Grupo Cultural Excursionista Itxas Argia” izenpean. Ondorengo kideek osatu zuten Zuzendaritza Batzordea:  Julian Villelabeitia, Javier Saitua, Eugenio Velasco eta  Jose Ramón Santamaría. Ordurako, talde desberdinek lanean ziharduten Elkartearen babesean: kultura-, dantza-, antzerki-, mendi-, koro eta kirol-taldea.

Denboraren poderioz, Elkartea hazi egin zen eta diruzaintzaren atala egonkortu ere. Lokal desberdinak erosi zituzten Malakate inguruan eta eskaintza kulturala zabaldu zuten. Ekimen horietako askok gaur egun arte iraun dute, besteak beste, Dantza Taldea, Mendi Taldea edota hain ezaguna den Paella Lehiaketa.

Elkarteak urtean zehar aurrera eramaten dituen ekimenak “Urteko ekintzak” izeneko atalean kontsultatu daitezke.

Gure Elkartearen historiari buruz gehiago jakiteko, “Memorias de Getxo”-ren hurrengo publikazioa kontsultatu dezakezue.

XVII. Paella Lehiaketa (1972)