HERRIA PLAZARA

Itxas Argia Elkarteak Herria Plazara ekimena antolatu zuen lehen aldiz 2020an, Malakateko parkean. Pertsona askok osatzen dugu taldea eta hainbat ekimen egiten ditugu urtean zehar. Hori dela eta, herriari nor garen eta zer egiten dugun erakutsi nahi diogu.

Egun osoko plana antolatzen dugu horretarako: erakustaldiak (dantza, musika eta kantua), poteoa, herri-bazkaria, bazkalosteko giroa, etab. Interesa duten pertsona guztiak animatzen ditugu Malakatera hurbiltzera, elkartearen lana ezagutzera eta jarduera hauekin gozatzera.

I. Herria Plazara (2020)