PAELLAK

Paella Lehiaketa 1956. urteaz geroztik ospatzen da Santiagoren egunaren inguruan (uztailak 25). Edizio desberdinetan zehar gorabeherak izan ditu haren antolaketa oso konplexua delako, baina urtero aurrera eraman dugu ere desinteresatuan lan egin duen jendearen izerdiari esker. Hasierako lehen hamar edizioak Azkorriko landetan ospatu ziren, baina aparkalekuaren eraikuntzaren ostean, Aixerrotara mugitu behar izan ginen.

Getxoztarrok ez ezik, Uribe Kostako lagunek ere egutegian gorriz markatzen dute egun berezi hau. Gainera, beste herrialde batzuetako (belgiarrak, amerikarrak, australiarrak, japoniarrak eta abar) lagunen parte-hartzeak nazioarteko izaera eman diote txapelketari.

Ekitaldi honen historian sakontzeko, “Memorias de Getxo”-ren argitalpenak kontsultatu ditzakezue. Era berean, eskuragarri daukazue 2015. urtean Hirukak argitaratu zuen erreportajea lehiaketaren 60. urteurrenaren harira.

XXIX. Paella Lehiaketa (1984)