1993. urtean hasitako ibilbidea da Herrien Jaialdia, izen bereziduna. Jaialdi hau ospatzearen arrazoi nagusiak bi izan ziren. Batetik, dantza taldearen egunerokotasunari bultzada bat eman nahi genion. Bestetik, Euskal Herriarekin lotura zuten herriekin bat egin eta gure kulturak batu nahi genituen. Getxoko San Isidro jaiak aitzakiatzat hartuta eta gertuko herri batzuekin geneukan harremana profitatuz (Galizia eta Katalunia, adibidez), ekitaldia antolatu genuen, lehenengo gonbidatua Galiziako Brincadeira taldea izanik. Jaialdiak herrian oso harrera ona eduki zuen eta talde bien arteko kultur trukea izugarria izan zen. Harrez geroztik, urtero-urtero talde berri bat ekarri izan dugu.
Alabaina, batzuetan ezin izan diogu bere jaiotzako ideiari eutsi baina, kulturak erakustearen indarra dela-eta, talde guztiak prest agertu izan dira beti gurean parte hartzeko. Era horretan, Jaialdiak garrantzia irabazi du eta mota eta jatorri guztietako taldeak gonbidatu izan ditugu, munduko folklore desberdinak erakusteko asmoz. Gainera, kasu askotan, gonbidapena bueltan jaso dugu eta munduko bazter asko ezagutu ditugu euskal kultura zabalduaz.
Proiektu hau herriak elkartzeko jaio zen baina, azkenean, kultura, hizkuntza eta dantza desberdinak batzen dituen erakusleihoa bihurtu da eta Getxoko herriak erreferentetzat daukala ere esan genezake.
25. urteurrena ospatzeko zeozer berezia egin nahian, hasierako talderen bat berriz ere gonbidatzea bururatu zitzaigun. Era horretan, Bretainiako lagunak deitu genituen, talde biak berriz elkartuz, baina belaunaldi desberdinek emandako dantzari berriekin.
Zerrenda honetan ikusiko dituzue urteetan zehar gurera etorri diren talde gonbidatuak:
- 2023, XXVIII. Herrien Jaialdia: Associació Cultural El Trencall de Carlet – Carlet, VALÈNCIA
- 2022, XXVII. Herrien Jaialdia: Rancho Folclórico de Saõ Bartolomeu de Messines – Silves, PORTUGAL
- 2019, XXVI. Herrien Jaialdia: Grupo de Danzas Magisterio – Albacete, GAZTELA-MANTXA
- 2018, XXV. Herrien Jaialdia: Danserien Bro Klegereg – Bretainia, FRANTZIA (HERRIEN JAIALDIAREN 25. URTERRENA)
- 2017, XXIV. Herrien Jaialdia: Ball de Gitanes de Montmeló – Montmeló, BARTZELONA
- 2016, XXIII. Herrien Jaialdia: Agrupación Folklórica Asturiana “Los Xustos” – Gijón, ASTURIAS
- 2015, XXII. Herrien Jaialdia: Grupo de coros y danzas Pilarica Asociación Folclórica – Valladolid, VALLADOLID
- 2014an Itxas Argia Dantza Taldeak 50 urte bete zituen. Ez genuen Herrien Jaialdia ospatu.
- 2013, XXI. Herrien Jaialdia: Lous Cabrots de Semisens – St Vincent de Tyrosse, FRANTZIA
- 2012, XX. Herrien Jaialdia: Aires des Barranc d’Algendar – Ferreries, MENORCA
- 2011, XIX. Herrien Jaialdia: Alurr Dantza Taldea – Ibarra, GIPUZKOA
- 2010, XVIII. Herrien Jaialdia: Grup de danses Baladre de Muro – Muro d’Alcoi, ALACANT
- 2009, XVII. Herrien Jaialdia: VMU Folk Dance Ensemble “Žilvitis” – Kaunas, Jovana, Neringa, LITUANIA
- 2008, XVI. Herrien Jaialdia: La Compagnie Folklorique Fanny Thibout et les Tiesses di Hoye – Lieja, BELGIKA
- 2007, XV. Herrien Jaialdia: Den Toppede Høne – DANIMARKA / Agrup. de Música y Folclore Aragonés L’Ausín – Zaragoza, ZARAGOZA
- 2006, XIV. Herrien Jaialdia: Gruppo Folkloristico La Clicca – Valle d’Aosta, ITALIA
- 2005, XIII. Herrien Jaialdia: Daansers De Krekkel – Enschede, HOLANDA
- 2004, XII. Herrien Jaialdia: Headcorn Morris – Kent, INGALATERRA
- 2003, XI. Herrien Jaialdia: Aires de Ronda – El Carpio de Tajo, TOLEDO
- 2002, X. Herrien Jaialdia: Grupo Virxen do Alivio – Tomiño, GALIZIA
- 2001, IX. Herrien Jaialdia: Agrupación Camino Real – Villamediana de Iregua, ERRIOXA
- 2000, VIII. Herrien Jaialdia: Los Collacios – L’Entregu, ASTURIAS
- 1999, VII. Herrien Jaialdia: Grupo Folclórico da Vila de Pereira – Quinta da Pereira, PORTUGAL
- 1998, VI. Herrien Jaialdia: Zespołu Tańca Ludowego Politechniki Poznańskiej “Poligrodzianie” – Poznan, POLONIA
- 1997, V. Herrien Jaialdia: Melenais (Χορευτικος Ομιλος Καρδιτσας ”ΜΕΝΕΛΑΙΣ”) – Karditsa, GREZIA
- 1996, IV. Herrien Jaialdia: Beti Jai Alai – Basurto, BIZKAIA
- 1995, II. Herrien Jaialdia: Danserien Bro Klegereg – Bretainia, FRANTZIA / Beti Jai Alai – Basurto, BIZKAIA
- 1994, II. Herrien Jaialdia: Esbart de Cornellà – Cornellá de Llobregat, BARTZELONA
- 1993, I. Herrien Jaialdia: Grupo Brincadeira – A coruña, GALIZIA
XXIV. Herrien Jaialdia (2017)