ERROMERIETAKO DANTZEN IKASTAROA 2022-2023

Herriko jaiak iristean, erromeria hasi eta zer egin ez dakizula geratzen zara? Lasai egon, Getxoko Itxas Argia dantza taldeook lagunduko dizugu eta. Ikasturte berriarekin batera, martxan dugu gure Erromerietako Dantzen Ikastaroaren edizio berria. Urriaren 8an hasita eta apirilera bitartean, larunbatero, goizeko 12:00-13:30etan bilduko gara zuri dantzak irakasteko. Nagusientzako ikastaroa izango denez, 16 urtetik gorako lagunek parte har dezakete. Aire, aire!

Izen-ematea: itxasargia50@gmail.com

Matrikula: 10 euro

Lekua: Puerto de Orduña, 17