TALDEAK

Gaur egun, Itxas Argia Dantza Taldeak ehun dantzaritik gora dauzka, txiki-txikienek lau urte dituzte eta nagusienek berrogeita baino gehiago. Taldearen barne egituraketa honakoa da:

  • Txikiak.  4-6 urteko neska eta mutilek osatzen dute taldea. Jokoak dantzatzen dituzte euskal dantzen munduan murgiltzen joateko. Entsegu egunak: astelehenetan, 17:30-18:30 (urritik ekainera arte).
  • Neska ertainak. 6-14 urte bitarteko neskek osatutako taldea. Nesken Gipuzkoako dantzak ikasten dituzte, besteak beste. Gazteenek 17:30-18:30 entseatzen dute eta, ostean, nagusienek 18:30-20:00. Entsegu egunak: asteazkenetan (urritik ekainera arte).
  • Mutil ertainak. 6-14 urte bitarteko mutilek osatzen dute taldea. Bizkaiko Dantzari Dantza sorta osatzen dituzten dantzak ikasten dituzte. Entsegu egunak: ostegunetan, 18:30-20:00 (urritik ekainera arte).
  • Nagusiak. 14 urtetik gorako neska eta mutilek osatutako taldea. Dantza taldeko talde nagusia da, taldearen antolaketa orokorraz arduratzen da eta urteko ekitaldi nagusietan parte hartzen du. Entsegu egunak: astelehen eta asteazkenetan, 20:00-21:30 (urte osoan zehar).
  • Gurasoen taldea. Itxas Argiako aita-ama direnek eta ez direnek osatutako taldea. Euskal Herriko dantza desberdinak ikasten dituzte plazerragatik. Hilabetean behin neska eta mutilak elkarrekin aritzen dira. Entsegu egunak: Neskak, astearteetan, 19:00-20:15; mutilak, ostegunetan, 20:00-21:15 (urritik ekainera arte).
  • Beteranoak. Dantzari ohiek osatutako taldea da. Elkarrekin biltzen dira iraganeko dantzak birgogoratzeko. Entsegu egunak: Urteko zenbait igandeetan.
  • Musikariak. Dantza taldeko ikuskizunetan jotzen duten musikarien taldea ere daukagu.

Itxas Argia Dantza Taldeko neska-mutil ertainak (2017)