PRENTSA OHARRA. LXV NAZIOARTEKO PAELLA LEHIAKETA 2020

Aurten bizitzen ari garen egoera sanitarioa dela eta, ezin izango dugu ohiko moduan ospatu Itxas Argiak antolatzen duen ‘Nazioarteko Paella Lehiaketa’. Honek ez du esan nahi ahaleginik egingo ez dugunik aurtengo Nazioarteko LXV. Paella Lehiaketa uztailaren 25ean aurrera eramateko. Horregatik, adierazi nahi dizuegu dagoeneko lanean ari garela Paella eguneko jaia egoera berri honi egokituta antolatzeko (ekitaldi birtualak, ‘streaming’ bidezko ekintzak, etab.).

Hau honela izanik, gure berrien zain egotea eskertuko genizueke, aurrerago edizio berezi honetako egitaraua plazaratuko dizuguelako. Bide batez, animatzen zaituztegu urtero egiten duzuen bezala aurten ere Paelletan parte hartzen.

Adi egon gure komunikazio bideetan argitaratuko ditugun oharretara. Eskerrik asko.

 

ZUZENDARITZA BATZORDEA
Getxon, 2020ko maiatzaren 20an