KULTUR ELKARTEEN IREKIERA

Momentuan gauden deskonfinamenduaren puntu honetan kultur elkarteak zabaldu daitezke. Itxas Argiak, momentuz, bere ateak astelehen eta asteazkenetan 19:00-20:30 bitartean zabalduko ditu.

Ekainaren 15etik aurrera, erreserbak egin ahal izango dira aipatutako ordutegian. Ohiko erabilpen arauk jarraitzeaz gain, bazkideek hurrengo puntuak ere bete beharko dituzte:

  • Eguneko erreserba bakarra egongo da (bazkari edota afari).
  • Erabilpen bakoitzaren ostean, egoitzan desinfektatzeko derrigorrezko kuota ordaindu beharko da.

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, ohiko kanalak erabili ditzakezue. Eskerrik asko.

ZUZENDARITZA BATZORDEA
Getxon, 2020ko ekainaren 8an