#PAELLAK2021

Hemen dituzue, urtero bezala, Paelletarako kartela eta oinarriak. Aurtengo edizioa 65 garrena izango da! Ez galdu eta jarraitu ezazue programa osoa gure sare-sozialen bitartez, Instagram (@itxasargiagetxo) eta Facebook (ITXAS ARGIA), eta #Paellak2021 traola erabiliz. Aurten sari mordoa egongo da! 🥘  #Paellak2021 #Getxo #ItxasArgia

AZKEN NEURRIAK

Gaur egungo egoerak dakarren aldaketei moldatzeko, Elkarteak eta bertako taldeak hurrengo erabakiak hartu ditu: Dantza Taldeak antolatzen dituen dantza saio guztiak eten egingo dira abisu berrira arte. Mendi Taldeak antolatzen dituen mendi irteerak suspenditu egin dira abisu berrira arte. Elkarteko bulegoa soilik egongo da zabalik asteazkenetan 19:00etatik 21:00etara.   ZUZENDARITZA …

KULTUR ELKARTEEN IREKIERA

Momentuan gauden deskonfinamenduaren puntu honetan kultur elkarteak zabaldu daitezke. Itxas Argiak, momentuz, bere ateak astelehen eta asteazkenetan 19:00-20:30 bitartean zabalduko ditu. Ekainaren 15etik aurrera, erreserbak egin ahal izango dira aipatutako ordutegian. Ohiko erabilpen arauk jarraitzeaz gain, bazkideek hurrengo puntuak ere bete beharko dituzte: Eguneko erreserba bakarra egongo da (bazkari edota …

PRENTSA OHARRA. LXV NAZIOARTEKO PAELLA LEHIAKETA 2020

Aurten bizitzen ari garen egoera sanitarioa dela eta, ezin izango dugu ohiko moduan ospatu Itxas Argiak antolatzen duen ‘Nazioarteko Paella Lehiaketa’. Honek ez du esan nahi ahaleginik egingo ez dugunik aurtengo Nazioarteko LXV. Paella Lehiaketa uztailaren 25ean aurrera eramateko. Horregatik, adierazi nahi dizuegu dagoeneko lanean ari garela Paella eguneko jaia …

OHAR GARRANTZITSUA

Eusko Jaurlaritzaren eta Osakidetzaren gomendioei jarraituz, ITXAS ARGIA ELKARTEAK gaurko Asanblada bertan behera utziko du eta atzeratua izango da. Gainera, Itxas Argia itxita egongo da martxoaren 16tik abisu berrira arte. Era berean, Dantza Taldeak entsegu guztiak ere bertan behera uztea erabaki du. Gurekin kontaktuan jarri nahi izanez gero, helbide elektronikora …

BATZAR OROKORRA 2020

Honen bitartez, jakinarazten dizuegu kide guztioi Elkarte honen Batzar Orokorra datorren martxoaren 13an (ostirala) izango dela, 19:30ean lehenengo deialdia eta 20:00etan bigarrena. GAI ZERRENDA : Aurreko batzar orokorraren agiriaren irakurketa eta baieztapena. Urteko kontuen irakurketa eta baieztapena. Batzar nagusiaren berriztapena. Eskaerak eta galderak. Agertzea eta ordu-orduan bertaratzea eskatzen dizuegu. Oharra: …

SAILKAPENA KROSA 2019

Hemen daukazue XXXVIII. Andra Mariko Krosari dagokion sailkapena gure epaileen datuen arabera. Bilaketak egiteko sakatu CONTROL+F eta sartu izen-abizenak edota dortsal zenbakia. Eskerrik asko parte-hartzaile, antolatzaile, laguntzaile eta boluntario guztiei. Datorren urtera arte! Haurren lasterketako argazkiak Festak.com-ren eskutik: http://www.festak.com/evento.aspx?lang=cas&ev=3284&pag=p&c=no Nagusien lasterketako argazkiak Festak.com-ren eskutik: http://www.festak.com/evento.aspx?lang=cas&ev=3276&pag=p&c=no Nagusien lasterketako argazkiak Yolan de …