SAILKAPENA KROSA 2019

Hemen daukazue XXXVIII. Andra Mariko Krosari dagokion sailkapena gure epaileen datuen arabera. Bilaketak egiteko sakatu CONTROL+F eta sartu izen-abizenak edota dortsal zenbakia. Eskerrik asko parte-hartzaile, antolatzaile, laguntzaile eta boluntario guztiei. Datorren urtera arte! Haurren lasterketako argazkiak Festak.com-ren eskutik: http://www.festak.com/evento.aspx?lang=cas&ev=3284&pag=p&c=no Nagusien lasterketako argazkiak Festak.com-ren eskutik: http://www.festak.com/evento.aspx?lang=cas&ev=3276&pag=p&c=no Nagusien lasterketako argazkiak Yolan de …

OLENTZERO 2019

ABENDUAK 23: 17:30: Umeentzako tailerrak Malakate parkean. 18:45: Auzoko komertzioen babesarekin osatutako Gabonetako otzaren zozketa (saria erreklamatzeko azken eguna, hilaren 29a). 19:00: Txitxiburduntzia Malakate parkean. ABENDUAK 24: 17:00: Olentzerogaz kalejira estartetatik, Getxoko kiroldegian hasita eta Malakate parkean amaituta. 19:15: Olentzeroren erreketa Malakate parkean. ANIMATU ZAITEZTE AURTEN ERE GUREKIN OSPATZEN! EGUNERAKETA …

“BIZI DANTZA” MUXIKEBARRIN

Datorren abenduaren 21ean, Itxas Argia Dantza Taldeko 6-16 urteko dantzariek Euskal Herriko pailazo famatuenak lagunduko dituzte Getxoko Muxikebarri Antzokiaren taula gainean; Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin batera “Bizi Dantza” ikuskizunean parte-hartuko dute. Bi saio egongo dira: lehenengoa 16:00ean eta bigarrena 18:30ean. Sarrerak eskuragarri daude hurrengo estekaren bitartez. “Lurra sortu zen unetik …

DANTZA PLAZA GETXON 2019-2020

Getxoko Kultur Etxeak eta Andres Isasi Musika Eskolak, Getxoko dantza talde guztiekin batera (Itxas Argia tartean, noski), Dantza Plaza ekimenaren edizio berria aurkeztu dute 2019-2020 ikasturterako. Dantzan jakin ala ez, dantzatzera animatzen den edozeini zuzenduta dago eta hilabetero ospatuko da, lehen larunbatean, Getxoko auzo desberdinetan. Hemen ditugu datak. Animatu eta zatozte …

ERROMERIETAKO DANTZEN IKASTAROA 2019-2020

Herriko jaiak iristean, erromeria hasi eta zer egin ez dakizula geratzen zara? Lasai egon, Getxoko Itxas Argia dantza taldeook lagunduko dizugu eta. Ikasturte berriarekin batera, martxan dugu gure Erromerietako Dantzen Ikastaroaren edizio berria. Urriaren 19an hasita eta apirilaren 25era bitartean, larunbatero, goizeko 12:00-13:30etan bilduko gara zuri dantzak irakasteko. Nagusientzako ikastaroa izango …